Parlamentuko osoko bilkurako albistegia, 2025eko maiatzak 22 (VI)



 
22-05-2025
 
 
Parlamentuko jarduera
 

Ostirala, 2025.eko Maiatzak 23

 
  09:30 Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea
 
  12:15 Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordea
 
 
 
Albiste gehiago
 
 
 
Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Azken albisteak
 

PPNren mozio bat baztertu da, Gobernu zentrala premiatzen zuena zentral nuklearrak ixteko egutegia berrikus dezan

 
 

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek errefusatu egin dute itzalaldia erabiltzea sistemaren sendotasuna zalantzan jartzeko eta nuklearrak epe ertain eta luzerako energia-plangintzan sartzeko

 
Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren, Talde Mistoaren eta atxik... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen exekuzio eta bideragarritasun integrala berma dezan

 
 

Ganberako gehiengoak berretsi egiten du azpiegitura horren izaera estrategiko eta egituratzailearekin duen konpromisoa, ezinbestekoa baita Erriberako garapen ekonomiko jasangarrian aurrera egiteko

 
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, PSNren, Geroa Bairen, PPNren, Contigo-Zurekinen, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoek... Informazio gehiago
 
 
 

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena Lizarrako eta Tuterako ospitaleetan erradiologiako mediku espezialisten presentzia berma zezan

 
 

PPNk eta Talde Mistoak babestu duten UPNren ekimenak lanpostu hutsak betetzeko premiazko neurriak ezartzeko eskatzen zuen, baita eremuaren berrikusketa egiteko ere

 
Mozio bat baztertu du gaur Parlamentuaren osoko bilkurak PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko bot... Informazio gehiago
 
 
 

Lan-ikuskatzailetzaren arloko eskumenen eskualdatzea eska zezan Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa baztertu da

 
 

Babes nahikorik gabe, EH Bilduk defendatzen du beharrezkoa dela eskuduntzak Nafarroan kokatzea, enplegu-politika publiko integral eta eraginkorra garatu ahal izateko

 
Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur UPNren, PSNren, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkako botoekin eta EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko b... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Parlamentuak administrazio publikoak premiatzen ditu iberiar otsoarekiko koexistentzia jasangarriaren alde lan egin dezaten

 
 

Legebiltzarrak bat egiten du 2022an onetsi zen Otsoaren Kontserbazioari eta Kudeaketari buruzko Estrategiarekin eta abeltzaintza-sektoreari laguntzeko neurriak eskatzen dizkio Nafarroako Gobernuari

 
Parlamentuaren Osoko Bilkurak erabaki bat onetsi du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoarekin eta PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki... Informazio gehiago
 
 
 

Espainiako Gobernua premiatzen da dauden zentral nuklearrak eta erreaktoreak ixteko egutegiari euts diezaion

 
 

PSN, GB, Bildu eta C-Z taldeek Energia eta Klimari buruzko Plan Nazionala ekarri dute gogora, eta oposizioa, berriz, Kongresuko gehiengoari eta Europako Batzordearen gomendioei atxikitzen zaie gogor

 
Parlamentuaren Osoko Bilkurak erabaki bat onetsi du gaur PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin, eta UPNren, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki ga... Informazio gehiago
 
 
 

Baliozkotu egin da 1/2025 Foru Lege-dekretua, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko premiazko neurriak onesten dituen Foru Lege-dekretua

 
 

Borondatezko eszedentzia eskatu ahal izateko baldintza izanen da gutxienez bi urtez egotea lortutako lanpostuan, eta neurriak hartuko dira antzinatasunaren pisua murrizteko eta prozedurak errazteko

 
Parlamentuaren Osoko Bilkurak Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko premiazko neurriak onesten dituen Foru Lege-dekretua baliozko... Informazio gehiago
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444