Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Maiatzak 11

2020ko maiatzaren 11ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, MAIATZAK 11– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK


Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 11–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Zeinaren bidez indargabetzen baita Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua eratzen duen azaroaren 12ko 22/2014 Foru Legea eta aldatzen baita Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko martxoaren 9ko 2/2006 Foru Legea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Lege aldatzen duena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako errepideen sarearen finantzaketaren gaineko politika orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea dela-eta garatuko den politika orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Gardentasunaren eta gobernu irekiaren arloko politika orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Trantsizio energetikoaren arloko politika orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako langile autonomoei dagokienez garatu beharreko politika orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Zientziekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin eta matematikekin lotutako titulazioak (STEM), bereziki emakumeen artean, aldezteko eta horiei proiekzioa emateko politika orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Gazteriaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Hezkuntza Departamentua premiatzen da 2018tik 2022ra bitarteko Hezkuntza Itunean adostutakoa bete dezan, eta, hartara, udako hilabeteak ordain diezazkien ikasturtean gutxienez ere bost hilabete eta erdiz lan egin duten bitarteko irakasleei. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da zuzenean toki entitateentzakoa izanen den aurrekontu-partida bat jaso dezan, udalen titulartasuneko igerilekuak araudira egokitzera bideratua. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan Cintruenigoko hezkuntza-premiei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da EMANZIPA programako laguntza lortzeko baldintzetako zenbait alda ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da oinarrizko osasun eskualde berri bat sor dezan eta hirugarren osasun etxe bat eraiki dezan Tuterako Lourdes auzoan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Espainiako Gobernua premiatzen da Suizidioaren Prebentziorako Estrategia Nazional bat taxutu dezan, eta Nafarroako Gobernua, Suizidioaren Prebentziorako Nafar Estrategia integral bat presta dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da bultzada eman diezaion Soria-Tutera A-15 autobiaren eraikitzeari. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da ahalik eta lasterren har ditzan beharrezko neurriak, Arraitz-Orkin zeharbidean ibilgailu astunen iragatea murrizte aldera. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da gazteek ohitura osasungarriak izateko plana abiaraz dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten xehakatu bat presta dezan elurte handien kasuan sortzen diren arazoei eta hartu beharreko neurriei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da Azagran DBHI berri bat eraiki dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da N-113 errepidea aldatzeko proiektu bat lehenbailehen diseina eta egin dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da gazte enpleguari eta ekintzailetzari buruzko plan bat eta gazte talentudunak itzultzeko plan bat ezar ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121 errepidea Belate-Bidasoa autobia bihur dezan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da praktikaldia eta lekualdatze-lehiaketa egokitu ditzan amatasun edo aitatasun baja hartu duten praktiketako funtzionarioen egoerara. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da ospitalearteko joan-etorriak oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzietan egiten direla berma dezan, osasun-laguntza bermez emateko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da errepideen arloko politika berrikus dezan eta Nafarroan bide-azpiegituren aldeko itun bat lortzeko lan egin dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da Nasuvinsaren alokairu-poltsan sartzen diren etxebizitzen baldintzak alda ditzan, gaur egun eskura dauden etxebizitzen kopurua eta etxebizitza-motak handitze aldera. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da behar adina gune gaitu eta presta ditzan Lizarrako Remontival HEIPn, eskualdean premia bereziak dauzkaten ikasleak artatzeko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, COVID-19aren osasun krisiak Nafarroako enpleguan –zehazkiago, bere politika aktiboetan– duen inpaktuari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, honako hauei buruz informa dezan: ikasgeletarako balizko itzulerarako jarduketa-plan berariazkoak, ikastetxeetara igorritako jarraibideak eta unibertsitatera sartzeko 2020ko proben egitura berria eta zuzenketa-irizpideak. Navarra suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, konfinamendua arintzeko prozesuan gerta daitezkeen kutsatze berriak diagnostikatzearren eta kontrolatzearren Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzaren arloko lan-ildoei eta ezarri beharreko neurriei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, desgaitasunaren arloan egokitzapenak eta deseskalatze egoki bat egitearren Plena Inclusión Navarra-Adimen-desgaitasuna edo garapenaren arlokoa duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako elkarte eta entitateen Federazioak egindako proposamenak azter ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako zuzendari nagusiarena, heldu den ikasturteko eskaintzari eta matrikula-epeei buruz informa dezan, Covid-19ak baldintzaturik baitaude. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Osasuneko kontseilariarena, Covid-19aren pandemiari aurre egiteko Norbera Babesteko Ekipamenduen eta babes-materialen falta dela-eta sortu diren arazoei eta Osasun Departamentuak egindako zuzemenei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Covid-19aren pandemiaren ondoriozko etxeratze-agindua arintzeko plana dela-eta osasungintzaren esparrutik egindako ekintzei eta irizpideei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren helburua zen Departamentuak Emanzipa eta DaVid programen lehendabiziko urteari buruz egiten duen ebaluazioa azaltzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren helburua zen azaltzea ea bere departamentuak zergatik ez duen neurririk hartu Rozalejoko Markesaren eraikina legez kanpo okupatzeagatik inputatu zituztenak absolbitu izanaren arrazoiak argitzeko eta aurkako errekurtsoa jartzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren helburua zen N-121-A errepideko segurtasuna hobetzeko xedez hartutako neurriei buruz informatzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren helburua zen etxebizitza galtzeko arriskuagatik ehunka familiak bizi duten egoera larria konpontzeko egindako kudeaketei buruz informatzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako, eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren helburua zen Datuaren Manifestu Etikoari buruz informatzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren helburua zen Polizia Nazionalak 2020ko otsailaren 21ean izan zuen jokabidea azaltzea, haren ondorioz atxilotu egin baitzuten zauritutako adingabe bat. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren helburua zen N-121-A errepidetik zirkulatzen duten ibilgailu astunentzako bidesaria dela-eta Nafarroako Gobernuak ezarriko duen neurria azaltzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren helburua zen informazioa ematea ekonomia-jardueraren jaitsieraz eta Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenez; Nafarroako Zerga Ogasuneko diru-bilketaren jaitsieraz eta horrek 2020ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrak betetzean izanen duen eraginaz. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Nekazaritzako Politika Bateratuaren aplikazio-eredua dela-eta jokabide bera izate aldera UAGN, EHNE-Nafarroa eta UCAN nekazaritzako organizazioekin lortutako akordioa azal dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2020ko martxoaren 4koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Nafarroan bost parke eoliko abian jarri eta ustiatze aldera Enerfin Sociedad de Energía SLk sustatutako enpresa-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2020ko martxoaren 4koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita prototipogintzako zortzi parke eoliko abian jarri eta ustiatze aldera Nordex Energy Spain SAUk sustatutako enpresa-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2020ko martxoaren 4koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Nafarroan bi eguzki-planta fotovoltaiko abian jarri eta ustiatze aldera Suno Energía 4 SLk eta Suno Energía 5 SLk sustatutako enpresa-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ACECOP-Herri-lanak egiten dituzten enpresen Nafarroako elkartearen ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Lan-bilkuraren helburua zen Nafarroako errepide-sarearen egoerari buruz daukaten ikuspuntua azaltzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Los Arcos Motor Sport (LAMS) sozietatearen ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Lan-bilkuraren helburua zen sinatu eta bost hilabetera Los Arcosko zirkuitua ustiatzeko kontratuari uko egiteko arrazoiak azaltzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Txile Etxearen ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Lan-bilkuraren helburua zen Txilen azken hilabeteotan bizi duten krisi sozial eta politikoa azaltzea. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Fiteroko Udalaren ordezkariekin eta bertako gizarte- eta enpresa-erakundeen ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Lan-bilkuraren helburua zen NA-6900 errepidetik herrira sartzeko bideetan hobekuntzak egin beharrari buruz informatzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Iruñeko alkatearekin egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Lan-bilkuraren helburua zen alkateak etxebizitzetarako lurzoru alternatiben berri ematea, Erripagaineko UPSa aldatu eta Belosoko Erripako paisaia eta ingurumen interesa errespetatze aldera. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Ipar hegoa/Iratzar Fundazioaren ordezkariekin eta Carole Patemanekin egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Lan-bilkuraren helburua zen haren teoria feminista azaltzea. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Muesen aurkitu den erromatarren presara egin beharreko bisita erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- SAT Lacturale taldearen Etxeberriko haztegira egin beharreko bisita erretiratzea. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Noaingo kirol-instalazioetara egin beharreko bisita erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Leitzako Bigarren Hezkuntzako Institutura eta Ikastetxe Publikora egin beharreko bisita erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Ustaizeko Kontzejura, kaleen egoera eta uraren hornidura eta saneamendua ikusteko, egin beharreko bisita erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- N-121-Ara, zehazki, Arraitz-Orkingo zeharbidera egin beharreko bisita erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Noaingo Udalera egin beharreko bisita erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Cintruénigoko “Otero de Navascués” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikora egin beharreko bisita erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- María Eugenia Echarren kantu-eskolara egin beharreko bisita erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Retinoblastomaren Espainiako Elkartearen Nafarroako ordezkariekin, haurrekin nahiz helduekin egiten duten lana eta gaixotasun hori ikusarazteko kanpaina azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Igeriketa Federazioaren ordezkariekin, haren egoera zein den eta zer instalazio dauzkaten azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla, eta ikus-entzunezko emanaldian.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Ehiza-faunak eragindako kalteak, kalte-ordainak, prebentzioa, biosegurtasuna, istripuak eta abar aztertzeko ponentzia bat eratzeko eskaria erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Larrialdi eta salbuespen egoeretan hornidura bermatze aldera premia-premiazko produktuen prezioak kontrolatzeko eta oinarrizko osasun produktuen eta ondasunen produktuei buruzko industria plan baterako aurreikuspenei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Covid-19aren krisia hasi zenetik gaur arteko indarkeria matxistaren gaineko datuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- PFEZaren aitorpena modu gidatuan egiteko formula dela-eta Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Gizartearen, kulturaren, ekonomiaren, familiaren nahiz bestelakoen arloko aferak mantentzeko eta garatzeko mugak gainditze aldera eta Nafarroako Foru Komunitatearen, Behe Nafarroaren eta Iparraldeko beste lurralde batzuen arteko harremanak eta jarduerak libreki garatze aldera ezarriko diren neurri urgenteei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Covid-19aren ondorioak artatze aldera langile publikoak kontratatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Koronabirusaren krisi honetan Elkarrizketa Sozialeko Kontseiluari esleitutako eginkizunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Egoitza-zentroetako eta eguneko zentroetako erabiltzaile desgaituak behar bezala artatzeko eta deseskalatzea bermatzeko jarduketei eta epeei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Covid-19aren balizko berragerpenen aitzineko kontingentzia planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- SARS-CoV-2 infekzioa sintomarik gabe daukaten pertsonak detektatzeko eta kontaktuen miaketarako planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Udal eskumenak direla-eta toki entitateei ziurtasunak eskaintzeko eta horien lana errazteko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Osasun krisiak Miguel Indurain fundazioaren laguntzen kasuan duen eraginari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Deseskalatze-prozesuaren egungo faseari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Uxue Barkos Berruezo andreak aurkeztu du.

- Udalek aurten egin nahi zituzten proiektuak egiteko administrazio-prozesuei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Uxue Barkos Berruezo andreak aurkeztu du.

- Osasun sistema integralari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Tokiko merkataritzan kontsumoa berraktibatzeko bonoak jaulkitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Valle del Roncal CAIDISeko erabiltzaileak eta langileak birbanatzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Telelanerako erabilitako baliabideei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- SARS-CoV-2 detektatzeko PCR probak egitean Nafarroaren gehieneko ahalmena erabiltzearren proaktiboki egindako ekintza zehatzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, galdera idatzi bihur dadin Herritarren segurtasuneko zein drogaren aurkako jarduketak atzerritarren kontrolarekin uztartzen dituzten operazioetan Foruzaingoa elkarlanean aritzeari buruz EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztutako galdera.

- Eskaria, galdera idatzi bihur dadin EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztutako galdera, zeinaren bidez jakin nahi baita ea zer neurri hartuko dituen Nafarroako Gobernuak Zizurko Osasun Eskualde Oinarrizkoan eta gabeziak dituzten Nafarroako gainontzeko herrietan osasun-laguntza egokia eta bete gabeko lanpostuak betetzea bermatzeko, eta zer epetan hartuko dituen.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. 2016ko hezkuntza-itunaren proposamenean jasotako planteamendu eta printzipioak mantentzeari buruzko galdera da.

- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztutako galdera erretiratzea. Brexitak Nafarroako enpresetan eta ekonomian izan dezakeen inpaktuari buruzko galdera da.

- Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. Nafarroako Gobernuko funtzionarioek egin behar dituzten txostenei buruzko galdera da.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. Altsasun erasoa pairatu zuten guardia zibilekin edo haien bikotekideekin izandako kontaktuei buruzko galdera da.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak Lurralde Kohesiorako Departamentua eskualdeak sortze aldera egiten ari denari buruz aurkeztutako galdera erretiratzea.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztutako galdera erretiratzea. Haren bidez jakin nahi zuen ea Inbertsio finantzarioki jasangarrien Planaren baitan finantzatutako inbertsioak zertan diren.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. Haren bidez jakin nahi zuen ea Nafarroako Gobernuak zer plan duen Nafarroan langile autonomoen kopuruaren jaitsiera leuntzeko.

- Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak Erregio mailako lehiakortasuna galtzeari buruz aurkeztutako galdera erretiratzea.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak AP-15aren doakotasunari buruz aurkeztutako galdera erretiratzea.

- Nafarroako Alderdi Sozialistaren talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. José Gudiol bildumatik etorririk Juan Oliver margolariari egotzitakoa den artelan baten enkantea gerarazteari buruzko galdera da.

- Geroa Bai talde parlamentarioko Uxue Barkos Berruezo andreak aurkeztutako galdera erretiratzea. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2019ko urriaren 11ko epaiari –epai horren bidez, ezetsi egiten ziren amatasun-bajei dagokien PFEZa itzultzeko erreklamazioak– buruzkoa da galdera.

- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak Nafarroako Foru Komunitatearen zerga-lehiakortasunari buruz aurkeztutako galdera erretiratzea.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. Onuradunek Nafarroa Beken zenbatekoak itzuli behar ez izatea dela-eta Arartekoak emandako ebazpenari buruzko galdera da.

- Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Unionabarrenetxea jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. 2019ko urriaren 24ko Osoko Bilkuran iragarritako PFEZaren deflaktazioaren inpaktuari buruzko galdera da.

- Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak Lizarrako Udalak Oncineda dela-eta aurkeztu zuen errekurtsoa ezetsi izanari buruz aurkeztutako galdera erretiratzea.

- Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. Atzerriko kapitalak enpresa-sektorean duen garrantzia gutxitzeko inbertsio-funts bat sortzeari buruzko galdera da.

- Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak Aurizko Bunkerren Ibilbideko bisita-zentroari buruz aurkeztutako galdera erretiratzea.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. Nerabeen eta gazteen arteko genero indarkeriaren prebentziorako egungo neurriei eta aurreikusitako neurriei buruzko galdera da.

- Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. UAGNk, EHNEk edo UCAN-Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasunak eskulan-premiei dagokienez egin dituzten eskariei buruzko galdera da.

- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak Nafarroaren zor publikoaren baldintzak hobetzeko negoziazioari buruz aurkeztutako galdera erretiratzea.

- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. Hartzek Mendebaldeko Pirinioetan eragindako kalteak arintzeko eta prebenitzeko neurriei buruzko galdera da.

- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioaren María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztutako galdera erretiratzea. POT 2-Nafarroa Atlantikoko Lurralde Antolamenduko Planaren eta POT 5-Ebroren Ardatzaren Lurralde Planaren esparruetan paisaiaren gizarte-ikuskera dela-eta garatutako prozesuen emaitzei buruzko galdera da.

- Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón andreak aurkeztutako galdera erretiratzea. Anbulantzien zerbitzua hobetze aldera Osasun Departamentuak garatzea aurreikusi dituen jarduketei buruzko galdera da.

- Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztutako galdera erretiratzea. Funts putreek beren etxebizitzak erosi ostean beren etxebizitza uzteko arriskuan dauden familiei konponbide bat emateko aurreikusi diren jarduketei buruzko galdera da.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak lehen sektorearentzako laguntzen deialdiari buruz aurkeztutako galdera erretiratzea.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak Nafarroan Errepide-ituna egiteari buruz aurkeztutako galdera erretiratzea.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak N-121-A errepideko obrei buruz aurkeztutako galdera erretiratzea.

- EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztutako galdera erretiratzea. Hizkuntza eskolako azterketan bitartekotzaren trebetasuna ebaluatzeko gaztelaniazko testuak erabiltzera derrigortzeari buruzko galdera da.

- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztutako galdera erretiratzea. Estimazio objektiboaren metodoak (PFEZeko moduluak) etorkizunari begira planteatzen dituen erronkei buruzko galdera da. (10-20/POR-00096). Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztutako galdera erretiratzea. Nekazaritzako elikagaiak sustatzeko hitzordu garrantzitsuak bertan behera utzi izanaren aurreko alternatibei edo estrategia-aldaketei buruzko galdera da.

- Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztutako galdera erretiratzea. Nafarroan Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren egoerari buruz Mendekotasunaren Behatokiaren XX. Irizpenean jasotako datuei buruzko galdera da.

- Merkataritza-erabilerako behe solairuak etxebizitza bihurtzeko egindako edo aurreikusitako jarduketei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Bakarrik dauden 16tik 18 urtera bitarteko adingabe atzerritarrei bizileku-baimena emateko prozesuan besteren kontura lan egiteko gaikuntza onartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Turistentzako pisuen eskaintza ilegala eragozteko eta ixteko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zer kolektibo hartu duen funtsezko zerbitzutzat Covid-19aren susmoa baieztatzeko PCR probak egiteko eskaria kudeatzearren. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Osasun Departamentuak zergatik ez duen hasieratik bertatik baliatu Nafarroak Covid-19rako PCR probak egiteko zeukan ahalmen guztia. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Turkian atxiki zituzten arnasgailuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenen arabera noiz arte egonen diren funtzionatzen Félix Garrido eta Fiteroko tarteko zentroak. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Pandemia eta osasun-krisi honetan sektore publikoak eta pribatuak duten lankidetzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- 2019ko PFEZaren aitorpen-proposamenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Covid-19aren pandemian ZIUko gehieneko ahalmena edukitzeko egindako ekintzei eta gaixoak maneiatzeko protokoloei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Ospitale publiko eta pribatuetan Covid-19a duten gaixoentzat bideratutako oheen gehieneko ahalmenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- ARS-CoV 2 detektatzeko egin diren PCR probei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuko zuzendaritza-taldeak martxoan eta apirilean egin dituen bileretan hartutako babes eta prebentzio neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Covid-19aren ondoriozko hilkortasun-tasari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Deseskalatzea euroeskualdeen arabera egiteko aukerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Merkatarien elkarteentzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako zahar-etxeetan gertatutakoa argitzearren auditoria bat abian jartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Petilla Aragoiko osasun egoerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Herritarren Segurtasuna Babesteko 4/2015 Lege Organikoa indarrean sartu zenetik Foruzaingoak egindako zehapen-espedienteei buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Transakzio finantzarioen gaineko zergari eta zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergari buruz Ministroen Kontseiluak 2020ko otsailaren 18an onetsitako lege proiektuei buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Alokairuko etxebizitza babestuei buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nekazariek eta abeltzainek produktuak zuzenean saltzea arautuko duen dekretu berria onesteari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- NASUVINSAk eta Arkitektura eta Gizartea Fundazioak sinatutako hitzarmenari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Erriberriko Oinarrizko Osasun Eskualdean 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra bitarte zenbait zerbitzu direla-eta jasotako erreklamazioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Zubiarte Euskaltegiaren kokalekuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Ibilgailu elektriko, autonomo eta konektatua dela-eta Nafarroaren industria-ahalmenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Jurramendiko Mankomunitateko lehendakaritzaren eta SMSA eta SERTECMA osatzen dituzten sozietate anonimoetako azken lau urteotako –2015etik gaur bitarteko– ordainsariei, dietei eta abarrei nahiz langileen kontratazioari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Lodosako Udalaren azken 8 ekitaldietako –2011tik gaur bitarteko– langileen kontratazioaren legezkotasunari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Ribaforadako Udalaren azken 8 ekitaldietako –2011tik gaur bitarteko– langileen kontratazioaren legezkotasunari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Esteribarko Udalaren azken 8 ekitaldiei buruzko fiskalizazio-txostena –2011ko ekainetik gaur bitarte– egiteko eskaria erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Zangozako Udalaren eta Musika Eskolaren Udal Patronatuaren azken 8 ekitaldietako –2011ko ekainetik gaur bitarteko– langileen kontratazioari eta ordainsariei buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Gizain Gizarte Zerbitzuen Fundazio Publikoa sortzeko prozedurari eta fundazio horri zerbitzuak eskualdatzeko prozedurari nahiz zerbitzuak eskualdatu osteko funtzionamenduari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Informazioa, 2020ko ekitaldiko lehendabiziko hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzkoa.

- Zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimenen gaineko informazioa, 2020ko lehen hiruhilekoari buruzkoa.

- Legezkotasunezko txostena, 2020ko urtarrilean egindako aurrekontu-aldaketei buruzkoa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak jasotzat eman du Nafarroako Arartekoaren Erakundearen 2019ko txostena eta hura argitaratzea erabaki du. Laster zehaztuko da noiz eginen duen agerraldia, Foru Araubideko Batzordean aurrena, eta Osoko Bilkuran ondoren.

 

- EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztutako proposamena, Foru Araubideko Batzordearen eginkizunak zabaltzekoa, eta Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztutako proposamena, mahai bat sortzeari buruzkoa, direla-eta, biak suspertze ekonomiko eta sozialera bideratuak baitira, erabaki da epe bat irekitzea, asteazkeneko, maiatzak 13, 10:00ak artekoa, Covid-19ak eragindako krisiaren ondorengo suspertze ekonomiko eta sozialerako jardunen duen berariazko organo parlamentario bat sortzeko proposamenak aurkezteko.

 

Maiatzaren 13an, asteazkena, 12:00etan, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala eginen dute Osoko Bilkuren aretoan, aurkezten diren balizko proposamenak aztertzeko.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute epe bat irekitzea, ekainaren 5eko 12:00ak artekoa, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortu egiten baitu Nafarroako gizarteak konfinamenduan zehar erakutsitako konpromisoa eta lankidetza. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortu egiten ditu Nafarroako gizarte osoak konfinamenduan zehar erakutsitako konpromisoa eta lankidetza, eta esker eta aitormen bereziak helarazi nahi dizkie pandemia kontrolatzeko lanetan beren kabuz nahiz entitateen edo enpresen bidez modu boluntarioan lagundu duten pertsonei, bai eta Covid-19ak eragindako pandemiaren ondoriozko alarma egoeran zehar oinarrizko eta funtsezko zerbitzu guztiak nafar herritarrei ematen eta bermatzen diharduten pertsona guztiei ere.

 

2. Nafarroako Parlamentuak oso bereziki eskertzen eta aitortzen ditu osasun arloko nahiz arlo soziosanitarioko langileak egiten ari diren lana eta haien dedikazioa, profesionaltasuna eta ahalegina, horien egitekoa funtsezkoa izaten ari baita pandemia kontrolatzeko”.