Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Azaroak 25

2024ko azaroaren 25eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko URRIAren 25a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK


Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 25– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

AGERRALDIAK:
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, Donejakue Bidean izandako esku-hartzeei buruz informa dezan. Kohesio-ekintzak helmugan 5 bideak. Gobernuak aurkeztu du.
- Sodenako zuzendari kudeatzailearena, entitate horrek Sunsundeguiri dagokionez zer egin duen azaldu dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. 
- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarena, Espainiako Gobernuak Erregio edo gutxiengoen hizkuntzen Europako Karta betetzeari buruz Europako Kontseiluak egindako txostenaren edukiaz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarena, “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko proposamenaren balorazioa egin dezan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Joko Aretoetako Langileen Batasuna elkartearen ordezkariekin, Jokoari buruzko Foru Legea garatzen duen foru dekretuaren proiektuak zer egoeratan uzten dituen azaldu dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. 

 

AHOZKO GALDERAK:
- SODENArekin adostuta izendatutako Sunsundeguiko kontseilukideei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Gaurkotasun handiko galdera bihurtu da.

 

IDATZIZKO GALDERAK:
- Beka orokorretarako aplikazio informatiko berriarekin egin diren jarduketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuko lehendakariak azaroaren 14an egin zen politika orokorrari buruzko eztabaidan esandakoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Adingabe batek adingabeentzako behaketa eta harrera zentro batean jasotako arretari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Asteei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Familia-harrerako egoeran egotea eskolatzeko lehentasunezko irizpidea izatea jasotzen duen araudiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Klima-aldaketaren Nafarroako Herritarren Batzarrak talde bideratzaile bat kontratatzeko prozesuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko proposamena taxutzeko eta negoziatzeko prozesuan parte hartzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko proposamena negoziatzeko eta taxutzeko prozesuan Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko arduradun politikoren batek parte hartu ote zuen jakiteko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko proposamena taxutzeko eta negoziatzeko prozesuan Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko teknikariren batek parte hartu ote zuen jakiteko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Ingurumen Departamentuak 2024ko aurrekontuak betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko proposamenaren lan baldintzak negoziatzeko prozesuan Nafarroako Memoriaren Institutuko arduradun politikoren batek parte hartu ote zuen jakiteko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko proposamenaren lan baldintzak negoziatzeko prozesuan Nafarroako Memoriaren Institutuko teknikariren bateik parte hartu ote zuen jakiteko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko proposamenaren lan baldintzak negoziatzeko prozesua dela-eta Nafarroako Memoriaren Institutuak egiten duen balorazioari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko proposamenaren lan baldintzak negoziatzeko prozesua dela-eta Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak egiten duen balorazioari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentua eraistea eskatzen zuten Nafarroako elkarte eta talde memorialistekin bilerarik izan ote duen jakiteko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Memoriaren Institutuaren arduradunak “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentua botatzea eskatzen zuten Nafarroako elkarte eta talde memorialistekin bilerarik izan ote duen jakiteko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko proposamena dela-eta Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak egiten duen balorazioari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematen dien azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea aldatzeari dagokionez Nafarroako Memoriaren Institutuak egiten duen balorazioari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematen dien azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea aldatzeari dagokionez Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak egiten duen balorazioari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko PSN-PSOEk, Geroa Baik eta EH Bilduk sinatu duten akordioa dela-eta Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak egiten duen balorazioari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentuari beste esanahi bat emateko PSN-PSOEk, Geroa Baik eta EH Bilduk sinatu duten akordioa dela-eta Nafarroako Memoriaren Institutuak egiten duen balorazioari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Etorkizuneko Maravillas Lamberto Zentroa egiteko eta kudeatzeko lankidetza-hitzarmenak eta lantaldeak eratzea egokia ote den ikuste aldera Nafarroako Memoriaren Institutuarekin aurretiaz harremanik izan ote den jakiteko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Maravillas Lamberto Zentroa egiteko eta kudeatzeko lankidetza-hitzarmenak eta lantaldeak eratzea egokia ote den ikuste aldera Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiarekin aurretiaz harremanik izan ote den jakiteko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Arnasgailuak erosteko lizitazioaren zehaztapenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren fiskalizazio txostena, Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen kontu orokorrari buruzkoa.
- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kontingentzia-funtsaren partida zuzenketa ekonomiko jakin batzuk finantzatzeko baliatzearen legezkotasuna dela-eta. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Ez da onetsi, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute eta.

 

BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte txostenak, zeinen bidez argitzen baita ea giza baliabide osagarriak ematen ahal zaizkien talde parlamentarioei, laguntzaileek amatasun- edo aitatasun-baimen ordaindua daukatenean edo aldi baterako ezintasunagatiko bajan daudenean.
- Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaria, eskatutako informazioa emateko betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Eskaera, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa Nafarroako Ubidearen 2. fasearen hitzarmen ekonomiko-finantzarioa sinatu aurreko bideragarritasun-azterketari buruz eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Hiesaren Aurkako Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio


1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du HIESaren Aurkako Mundu Egunaren ospakizunarekin; hori dela-eta, Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarrarekin eta Sare Elkartearekin batera, ekitaldi bat antolatu du Legebiltzarraren Atalondoan. Ostegunean, azaroaren 28an, izanen da, 9:00etan.


2.- Nafarroako Parlamentuaren ustez, 42 urteko epidemiaren ondotik, beharrezkoa da prebentzio konbinatuan lan egiten jarraitzea. Diagnostiko goiztiarra eta tratamenduari goiz ekitea dira biderik onenak pertsonen osasuna babesteko eta kutsatzeak prebenitzeko.


3.- Nafarroako Parlamentuak GIBarekin loturiko Diskriminaziorik Ezaren eta Tratu Berdintasunaren aldeko Gizarte Itunak biltzen dituen neurriak bultzatzen jarraitzearen alde egiten du.


4.- Nafarroako Parlamentuaren konpromisoa da arreta soziosanitario banakatua bermatzea GIBdun diren pertsonei, kontuan hartuz haien berezitasunak.


5.- Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du GIBarekin bizi diren pertsonekiko diskriminazioa desagerrarazteko neurriak bultzatzen jarraitzeko.


6.- Nafarroako Parlamentuak erabaki du bere fatxada abenduaren 1ean gorriz argiztatzea.


OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte idazkiak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarena eta Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, zeinen bidez jakinarazten baitute ez direla azaroaren 28ko Osoko Bilkuran egonen.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak aho batez onetsi du Erabakia, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Aldez aurretik, Eledunen Batzarrak testu bera zuen adierazpen instituzionala egiteko proposamena baztertu du, Voxek aurka bozkatu baitu.

 

Hona Erabakiaren testua:

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin.


2.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa erakusten du, genero-desberdinkeriak amaitu eta emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko asmoz.


3.- Nafarroako Parlamentuak ezagutza, ikerketa eta pentsaera feminista erreibindikatzen ditu, aldaketa eta berriketa sozialaren motor eta emakumeen eta gizonen eskubide eta askatasunen bultzatzaile baitira.


4.- Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen du emakumeen aurkako indarkeriaren mota oro, eta bere konpromisoa adierazten du emakumeen biziari, askatasunari eta duintasunari eraso egiten dieten indarkeria mota guztiak desagerrarazte aldera.


5.- Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten die parte har dezaten egun horretarako deitzen diren mobilizazio instituzional eta herritarretan eta erreibindika dezaten emakumeekiko indarkeriaren aurkako borroka.


6.- Nafarroako Parlamentuak espresuki gogorarazi nahi ditu gaur emakumeen aurkako indarkeriaren biktima izan diren eta bertatik bizirik iraun duten guztiak.