Noiz argitaratua Ostirala, 2024.eko Otsailak 23

2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako 874 zuzenketa partzialen eztabaida gaur hasiko da

UPN izan da, 290ekin, gastu partidetarako zuzenketa gehien aurkeztu dituen taldea

Ostiral honetan, 09:30ean, hasiko da 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialen eztabaida eta bozketa. Talde eta elkarte parlamentarioek guztira 874 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte, horietatik 841 dira gastu partidei buruzkoak eta beste 33 dira artikuluei buruzkoak.

 

UPN izan da aurrekontu ildoei zuzenketa partzial gehien aurkeztu dizkien taldea, 290 hain zuzen. PPN223 aurkeztu ditu. Haien atzetik, PSN100Geroa Baik 75 aurkeztu ditu, EH Bilduk 54, eta Contigo-Zurekinek 34. Horraino 779 zuzenketa, partida ekonomikoei aurkeztutako 841etatik.

 

Gainerako 62 zuzenketen sinatzaileak askotariko konbinazioetan elkartu dira. PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek 11 aurkeztu dituzte, eta 8 gehiago EH Bildurekin batera.

 

EH Bildu eta Geroa Baisinatu dituzte, eta beste 13 Contigo-Zurekinekin batera.

 

PSN eta Contigo-Zurekinek 6 sinatu dituzte.

 

PSN eta Geroa Baik 4 aurkeztu dituzte.

 

PSN eta EH Bildubat sinatu dute elkarrekin, eta beste 4 Contigo-Zurekinekin batera.

 

Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek 3 aurkeztu dituzte.

 

EH Bildu eta Contigo-Zurekinek 8 sinatu dituzte.

 

Artikuluei buruz, UPNk 20 aurkeztu ditu; PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek 6 batera eta PPNk 4, Geroa Baik 2 eta EH Bilduk 1. Guztira, 33.

 

Mahaian eta Batzarrean onetsitako tramitazio egutegiaren arabera, otsailaren 23tik martxoaren 1era bitartean zuzenketa partzialak eztabaidatuko dira Ekonomia eta Ogasuneko batzordean eta irizpena Osoko Bilkuran eztabaidatuko da martxoaren 7an.

 

Otsailaren 8an 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuak gainditu egin zituen UPNk, PPNk eta Voxek aurkeztutako osoko zuzenketak. Beste ezein taldek ez zuen onartu Kontu Orokorrak atzera itzultzea.

 

2024ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua, 6.355.410.182 eurokoa, urtarrilaren 19an iritsi zen Parlamentura, urtarrilaren 22an onartu zen izapidetzeko, eta hurrengo egunean argitaratu zen NAOn.

 

6.355.410.182 euro horietatik gastu ez-finantzarioaren zenbatekoa 5.835.972.554 eurokoa da (Nafarroako Gobernuko departamentuak, Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Kontseilua) eta gainerakoa, 519.437.628 euro, finantza gastuei dagokiena.

 

Gastu ez-finantzarioaren gehieneko zenbatekoa % 10,5 igo da 2023ko aurrekontuaren aldean. Azken horretan 4.767.034.210 eurokoa izan zen; beraz, zenbaki absolututan 597 milioiko aldea dago.