Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Otsailak 22
Elkarretaratzea egin da asteburuan Bartzelonan jazotako hilketa matxista gaitzesteko
Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du biktimaren oroimenez
Foru parlamentariek elkarretaratzea egin dute gaur egoitzaren atarian asteburuan Bartzelonako probintzian jazotako hilketa matxista gaitzesteko.
Minutu bateko isilunearekin oroitu dute 51 urteko emakumea.
4 dira 2022an genero-indarkeriagatik eraildako emakumeak, 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik 1.130.