Espainiako Gobernua premiatzen da Arma Nuklearrak Debekatzeko Tratatua babestu dezan
Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordean onetsia. 2022ko maiatzaren 24an
1.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du sostengua ematen diola Nazio Batuetako Idazkari Nagusiaren, Nazioarteko Gurutze Gorriaren, Mayors for Peace-ren eta ICAN-Arma Nuklearren Aboliziorako Nazioarteko Kanpainaren deiari, arma nuklearrik gabeko mundu baten aldekoari.
2.- Espainiako Gobernua premiatzen da aldezpen publikoa eman diezaion ANDT-Arma Nuklearrak Debekatzeko Tratatuari.
3.- Espainiako Gobernuari eskatzen zaio ANDTari atxiki dakion eta Estatu Behatzaile gisa parte har dezan –jadanik Alemaniak, Finlandiak, Norvegiak, Suediak eta Suitzak hori eginen dutela iragarri duten bezala– ANDTaren Estatu Kideen Lehen Biltzarrean, zeina 2022ko ekainaren 21etik 23ra bitartean eginen baita, Vienan.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.
1. puntua aho batez onetsi da.
2. eta 3. puntuak Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin, Navarra Sumaren abstentzioarekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi dira.