Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Irailak 19

Estatuko Gobernua premiatzen da Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea alda dezan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko irailaren 19an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea alda dezan, Espainiako Konstituzioan eta nazioarteko legedian jasotzen diren oinarrizko eskubideen eta askatasunen erabileraren babesarekin bat etor dadin, egungo koalizio-gobernua osatzeko hartu ziren konpromisoak betetzeko.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin erakundeen aldeko botoekin eta UPN, PPN eta Voxen aurkako botoekin onetsi da.