Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Azaroak 4

Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren tresnak eta baliabideak gaitu ditzan Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Foru Legea garatzeko

Nafarroako Administrazio Publikoko ezein departamentutan lan batean jarduteko inork ere ez dezan arazorik edo eragozpenik izan

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “albait lasterren gaitu ditzan gaitu beharreko tresnak, edota bideratu beharreko baliabideak bideratu ditzan, halako moduan non lege hau garatzean inork ere ez dezan arazorik edo eragozpenik izan Nafarroako Administrazio Publikoko ezein departamentutan lan batean jarduteko, lanpostu publiko bat lortzean ekitate nahiz irisgarritasun printzipioak betez hartara”.

 

Zioen azalpenean, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Irisgarritasun Unibertsalari Foru Legearen 44. Artikulura jotzen du, aurreko legegintzaldian aho batez onetsitako lege hau betetzen ez dela eta garatu gabe dagoela salatzeko. Izan ere, artikulu honek ezartzen du “Nafarroako administrazio publikoek behar diren neurriak hartuko dituztela desgaitasuna duten pertsonen berdintasuna bermatzeko, eta enplegu lagunduaren arloko neurriak ezarriko direla, desgaitasuna duten pertsonak lanpostu eskuratura egokitzen laguntzeko beharrezkoa den kasuan”.

 

Sustatzaileak azaltzen duenez, Nafarroan une honetan desgaitasuna duten pertsona batzuei “ez zaie lanpostua beren berariazko beharrizanetarako egokitzen lanpostuarekin lotutako jarduerak garatu ahal izan ditzaten”, zeinetara kontratazio-zerrenden bidez sartu baitira, “dela teknologiari zor zaizkion arazoengatik, dela Administrazioaren departamentu jakin batzuetan erabiltzen diren sistema eta aplikazio informatikoengatik”.

 

Jorge Aguirre (PSN) buru izan duen saioan izan dira Marta Álvarez, José Suárez, Isabel Olave, Alberto Bonilla, Ángel Ansa, José González (Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Inma Jurío (PSN), Blanca Regúlez, Jabi Arakama (Geroa Bai), Laura Aznal, Txomin González (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

 

www.parlamentodenavarra.es

• Mozioa (108. NPAO, 2020-10-09koa)