Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Irailak 14

Nafarroako Gobernua premiatzen da bete egin dezan Lizarran Familia Elkartzeko Gune bat abian jartzera premiatzen zuen mozioa

Eskubide Sozialetako Batzordean onetsia. 2022ko irailaren 14an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala bete dezan 2021eko maiatzeko mozioa, Lizarran familia elkartzeko gune bat ireki dezan premiatzen zuena.

 

2.- Foru Gobernua premiatzen da Iruñeko familia elkartzeko gunea deszentraliza dezan, halako moduz non egoitza bat ireki ahalko den, asteko egunen batean Elizondon bisitak edukitzeko aukerarekin, ipar-mendebaldeko zonaldeari arreta emateko.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa emanda eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da. Podemos- Ahal Duguk ez du bilkuran parte hartu.