Nafarroako Gobernua premiatzen da emakumeek kirola egitea sustatzeko ekintzak bultzatzen eta egiten jarrai dezan
Ganberak eremu horretako genero-arrakalaz ohartarazi du, eta familia eta kirola uztartzeko neurriak eskatu ditu
Kultura, Kirol eta Turismo batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen abstentzioarekin. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “emakumeek kirola egitea sustatzeko ekintzak bultzatzen eta egiten jarrai dezan, familia eta kirola kontziliatu ahal izateko ekintzak egiteaz gain”.
Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Nafarroako kirol-jardueran dagoen genero-arrakalaz ohartarazi du, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak garatutako ekintzak "nahikoa ez direla" adierazten du. Izan ere, 2023an emakumeen 27.186 lizentzia zenbatu ziren, hau da, gizonen 58.891 lizentzien erdia baino gutxiago.
Gaineratu denez, genero-arrakala umetan edo adin goiztiarretan hasten bada ere, helduaroan areagotu egiten da, eta horren atzean dagoen arrazoietako bat familia-kontziliazioa dela irizten da. Hori dela eta, Nafarroako herritar guztiei kirolerako sarbidea eta jarduera bermatzeko eskaera egiten da, kirola ezinbesteko eskubidetzat jotzen baita nortasuna erabat garatzeko.
Ana Elizalde (UPN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Javier Trigo, Félix Zapatero, Raquel Garbayo (UPN), Ibai Crespo, Carlos Mena, Maite Esporrín (PSN), Mikel Zabaleta, Txomin González (EH Bildu), Itxaso Soto, Blanca Regúlez (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox).
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (48. NPAO, 2024-03-27koa)