Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Gazteriaren Institutuaren, Gazteriaren Kontseiluaren eta toki erakundeen arteko Mahaia sor dezan gazte elkarteen egoera aztertzeko
Osoko Bilkuran onetsia. 2021eko ekainaren 10ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Gazteriaren Institutuaren, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren eta toki erakundeen arteko Mahaia sor dezan, gure foru erkidegoko gazte elkarteen egoera aztertzeko.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio nafar gazteen artean gazteen elkartegintza erraztuko duen gida berri bat argitara dezan. Gida horrek genero-ikuspegia ziurtatuko beharko du ekintza eta ildo estrategiko guztietan, emakume gazteek erabakiak hartzen diren organoetan parte hartzea bultzatuta.
3.- Gobernuari eskatzen zaio gazteei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat egin dezan, gazteen elkartegintza aldezteko.
4.- Exekutiboa premiatzen da beharrezkoak diren mekanismoak ezar ditzan, halako moduan non gazte-elkarte bat elkarteen erregistroan inskribatzen den unean automatikoki inskriba dadin Nafarroako Gazteriaren Institutuaren elkarteen erregistroan ere.
5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gazteen parte-hartzerako espazio autokudeatuak bultza eta babes ditzan.
PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.