Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da Zibersegurtasunaren Nafarroako Agentzia sortzeko foru-lege proiektu bat idaz dezan

Abian jarriko den Cybersecurity Center delakoaren osagarri gisa, delituak ikertzen eta ebazten laguntzeko, baita sektore publikoan ere

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren eta Voxen aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita, –zehazki, Trantsizio Digitaleko eta Barneko departamentua– “lehenbailehen ekin diezaioten Zibersegurtasunaren Nafarroako Agentzia sortzeko foru-lege proiektu bat idazteari”.

 

Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak adierazten du Nafarroa buru dela Estatuan zibersegurtasuneko aurrerapenen rankinean, eta gaineratzen du sortze-bidean dela Navarra Cybersecurity Center delakoa, 28 milioiko aurrekontuarekin, zeinak IKT segurtasunean eta industria-segurtasunean zentratutako bi laborategi sortzea aurreikusten duen.

 

Sustatzaileak uste du Nafarroak “abian jarri behar dituela bere esku dauden mekanismo guztiak, eta horietako bat litzateke Zibersegurtasunaren Nafarroako Agentzia, zeinak, nortasun juridiko propioarekin, sektore publikoari ere emanen bailioke zerbitzua eta eskuz esku eginen bailuke lan Foruzaingoarekin, esparru horretan egindako delituak direla-eta egindako salaketak ikertzeko eta ebazteko”.