Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Azaroak 25

Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

Unai Hualde izan da Parlamentuko ordezkaritzaren burua Foru Gobernuak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBI) bidez antolatutako herritarren elkarretaratze isilean

- Mahaiak aho batez onetsi du Erabakia, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Aldez aurretik, Eledunen Batzarrak testu bera zuen adierazpen instituzionala egiteko proposamena baztertu du, Voxek aurka bozkatu baitu.

 

Hona Erabakiaren testua:

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin.


2.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa erakusten du, genero-desberdinkeriak amaitu eta emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko asmoz.


3.- Nafarroako Parlamentuak ezagutza, ikerketa eta pentsaera feminista erreibindikatzen ditu, aldaketa eta berriketa sozialaren motor eta emakumeen eta gizonen eskubide eta askatasunen bultzatzaile baitira.


4.- Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen du emakumeen aurkako indarkeriaren mota oro, eta bere konpromisoa adierazten du emakumeen biziari, askatasunari eta duintasunari eraso egiten dieten indarkeria mota guztiak desagerrarazte aldera.


5.- Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten die parte har dezaten egun horretarako deitzen diren mobilizazio instituzional eta herritarretan eta erreibindika dezaten emakumeekiko indarkeriaren aurkako borroka.


6.- Nafarroako Parlamentuak espresuki gogorarazi nahi ditu gaur emakumeen aurkako indarkeriaren biktima izan diren eta bertatik bizirik iraun duten guztiak.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoAcuerdo de Mesa