Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Irailak 21

Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Emakumeen eta Neskatoen Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko irailaren 21ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Emakumeen eta Neskatoen Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Navarra Suma eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu e I-Ek alde bozkatu dute; EH Bildu 1, 3, 6 eta 7. puntuen alde bozkatu du; 2. eta 4. puntuetan abstenitu da, eta 5. puntuaren aurka bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau azaltzen du:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen eta Neskatoen Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentua biktimen alde dago erabat, eta prostituzio-sistemaren aurka; sistema hori emakume eta haur kalteberen sufrimenduaz eta esplotazioaz elikatzen da, eta haien eskubide guztiak urratzen ditu.

 

3. Nafarroako Parlamentuak emakumeak pobreziaren feminizazioagatik eta gizonen eskariagatik prostituituak izatera behartzen dituzten kausak desagertzearen alde borrokatuko duen gizarte-eredu bat defendatzen du, eta kausa horiek desagerrarazteko eta ondorioei aurre egin ahal izateko jardun behar dugu. Emakume horien sexu-esplotazioa bateraezina da berdintasunaren, pertsonen duintasunaren errespetuaren eta emakumeen eta neskatoen giza eskubideen defentsaren gizarte-ereduarekin.

 

4. Nafarroako Parlamentuak prostituzioa abolitzeko eta sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa desagerrarazteko konpromisoa hartzen du, bai eta emakumeen eta neskatoen duintasuna defendatzeko eta emakumeak eta haurrak esplotatuz aberasten diren sareak eta mafiak amaiarazteko ere.

 

5. Nafarroako Parlamentuak estatuan prostituzio-sistema abolitzeko lege integral bat onestearen aldeko apustua egiten du.

 

6. Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten du krisi honetan ezinbesteko zerbitzuak ematen jarraitzen duten organizazioen eta kolektiboen lana: biktimak bilatzen eta justizia, osasungintza nahiz laguntza eta babes soziala izan dezaten laguntzen, eta abusu nahiz esplotazio egintza gehiago gerta dadin ekiditen.

 

7. Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudun guztiei eskatu nahi die indartu egin dezaten sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa-delituak detektatzeko eta kontrolatzeko ahalmena; izan ere, adierazle nahiz azterlan guztiek erakusten dute pandemiak areagotu egin duela gizakien salerosketa, bereziki emakume eta neskatoena, zeinak, konfinatuta egotean, indarkeria handiagoaren arriskupean egon baitira”.