Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Ekainak 22

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den ekainaren 28an eginen baita

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko ekainaren 22an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den ekainaren 28an eginen baita. Adierazpena lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin, zeina 2020ko ekainaren 28an –igandea– eginen baita.

 

2. Nafarroako Parlamentuak sexu-askapenaren bandera –ortzadarraren bandera– jarriko du bere fatxadan, heldu den ekainaren 28an LGTB kolektiboaren harrotasunaren eguna dela-eta, LGTB+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legean ezartzen denez.

 

3. Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak ekitaldi instituzional bat eginen dute ekainaren 26an –ostirala–, 12:00etan, LGTBI+ kolektiboekin batera gure eraikinaren sarreran, LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Eguna ospatzeko.”