Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Abenduak 19

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Migratzaileen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin

Ganberak migratu beharra duten pertsona guztientzat  legezko bide seguruak aldarrikatzen ditu eta harrera egitearen eta gizarteratzearen aldeko apustua egiten du 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin. PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Migratzaileen Nazioarteko Egunaren 2022ko ospakizunarekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak legezko bide seguruak aldarrikatzen ditu migratu beharra duten pertsona guztientzat.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak foru-erkidegora iristen diren migratzaileei harrera egitearen eta horiek gizarteratzearen aldeko apustua egiten du, Nafarroa anitza, solidarioa, aberatsa eta askotarikoa sortzen laguntzen dutelako.