Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Ekainak 29

Nafarroako Parlamentuak berriz ere erakutsi du konpromiso osoa duela herri palestinarrak bere lurraldean bakean bizitzeko duen eskubidearekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko ekainaren 29an

 Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berriz ere erakutsi baitu konpromiso osoa duela herri palestinarrak bere lurraldean bakean bizitzeko duen eskubidearekin. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua aho batez onetsi da. 2 eta 3 puntuak PSNren eta Geroa Bairen aldeko botoekin eta Navarra Sumaren, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren abstentzioekin onetsi dira.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"- Nafarroako Parlamentuak berriz ere erakutsi du konpromiso osoa duela Palestinako herriak bere lurraldean bakean bizitzeko duen eskubidearekin.

 

- Nafarroako Parlamentuak, Zisjordaniaren anexio partziala gauzatzen bada, Israelekin dituzten harreman diplomatikoak berehala berrikusteko eskatzen die Europar Batasunari eta Espainiako Estatuari.

 

- Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari eta Espainiako Estatuari eskatzen die ezen, Zisjordaniaren anexio partziala gauzatzen bada, berehala ezar dezatela Nazioarteko Zuzenbidearen urraketa honen erantzule diren gizabanakoen aurkako zigor politiko eta ekonomikoen esparru bat".