Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Ekainak 17
Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat egingo du astelehen honetan, Nafarroan bizi diren errefuxiatuei aitortza egiteko
Errefuxiatuen Munduko Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat egingo du astelehen honetan, hilak 20, Nafarroan bizi diren errefuxiatuei aitortza egiteko.
Ekitaldia 12:00etan izango da, Parlamentuaren atalondoan, eta bertan parte hartuko dute errefuxiatuekin lan egiten duten erakundeetako ordezkariek, Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariakk eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak.