Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Uztailak 28

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiralean ume sahararrak hartzen dituzten familiei ongi-etorria egiteko eta aitorpena azaltzeko

Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan, hilak 29, ekitaldi instituzional bat eginen du ume sahararrak hartzen dituzten familiei ongi-etorria egiteko eta aitorpena azaltzeko.

 

Harrera 11:00etan izanen da, Parlamentuaren egoitzako atalondoan, eta honako hitzaldi hauek egonen dira: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualderen hitzaldia, Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoaren buru Isabel Aranbururen hitzaldia eta Saharako Arabiar Errepublikako ordezkari Lehbib Breikaren hitzaldia.