Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Urriak 3

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du genero-indarkeriaren aurka, azken erailketa matxistaren ostean

“STOP ERASOTZAILEEI” goiburupean, Nafarroako Legebiltzarrak minutu bateko isilunea gorde du azken biktimaren oroimenez Parlamentuaren egoitzaren sarreran

Foru Parlamentariak Nafarroako Parlamentuaren sarreran elkarretaratu dira gaur, pasa den asteburuan Toledon izandako azken erailketa matxista arbuiatzeko.

 

Elkarretaratzea egin duten pertsonek minutu bateko isilunea gorde dute 41 urteko biktimaren oroimenez.

 

Irailaren 11n Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki zuenez, elkarretaratzeak “STOP ERASOTZAILEEI” goiburupean eginen dira. Hala, hemendik aurrera goiburu hori errespetatu beharko dute elkarretaratze horietara beren borondatez joaten diren foru parlamentari guztiek, eta “ezin izanen da bestelakorik erakutsi”.


2023. urtea hasi zenetik bikotekideak edo bikotekide-ohiak eraildako emakumeen kopurua 50koa da, eta 1.234koa 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.