Noiz argitaratua Asteazkena, 2025.eko Martxoak 12

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du genero-indarkeriaren ondoriozko azken erailketak gaitzesteko

“Emakumeen aurkako indarkeriari ez” goiburupean, Legebiltzarrak bere arbuioa adierazi du Jaénen eta Gironan egindako erailketekiko

Foru parlamentariek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuaren atarian, gure herrialdean izan diren azken erailketa matxistak gaitzesteko.

 

Alde batetik, iragan astelehenean, martxoaren 3an, Martos udalerrian (Jaén) ustez bere bikotekideak eraildako 78 urteko emakumearen heriotza salatu da. Bai biktima bai erasotzailea Britainiar nazionalitatekoak dira, eta, ikerketako zenbait iturrik jakinarazi dutenez, aurrez ez zen genero-indarkeriagatiko salaketarik aurkeztu ustezko feminizidaren aurka.

 

Beste alde batetik, Gironako emakume baten erailketa ere gaitzesten da, zeinak 36 urte eta espainiar nazionalitatea baitzituen. Emakumeak alaba adingabe bat zuen, eta kasu honetan ere ez zegoen usteko erasotzailearen aurkako aurretiko salaketarik.

 

2025ean genero-indarkeria dela-eta gure herrialdean izan diren hirugarren eta laugarren erailketak izan dira horiek, eta horrela, 1.297 emakumetara iritsi da 2003an datu horiek biltzen hasi zirenez geroztik Espainian eraildako emakumeen kopurua.

 

Era berean, sei dira jada amaren aurkako genero-indarkeriagatik aurten umezurtz gelditutako adingabeak, eta 2013tik zenbatzen hasita, berriz, 475 haur.