Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Irailak 29

Nafarroako Parlamentuak Errefusaren itsasoa erakusketa inauguratuko du ostiral honetan

Nafarroako Parlamentuak ostiralean, hilak 30, (Atalondoa, 12:30) Errefusaren itsasoa erakusketa inauguratuko du. Nafarroako Hondakinen Kontsortzioak antolatutako erakusketa honek hondakinei buruz hitz egiten du, hauen kudeaketa txarrak ekosisteman sortzen duen eraginari buruz hain zuzen.

 

Erakusketa Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak irekiko du, eta ondoren Amaia Aizpún artista eta erakusketaren egileak eta Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilari eta Nafarroako Hondakinen Kontsortzioko lehendakariak hartuko dute parte.