Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Maiatzak 29
Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du, azken hilketa matxistaren ostean
"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du azken biktima Foru Legegilearen egoitzaren atarian
Foru parlamentariek eta Arartekoak elkarretaratzea egin dute asteazken honetan Nafarroako Parlamentuaren atarian, maiatzaren 19an Bartzelonan jazotako hilketa matxista gaitzesteko.
Elkarretaratutako pertsonek minutu bateko isilunea egin dute eraildako 29 urteko emakumearen omenez.
Azken baieztapen horrekin, 11 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024an, eta 1.255 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.