Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Irailak 28

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du beste behin azken erailketa matxistak gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian

Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, azken egunetan Palentzian, Malagan eta Benidormen jazotako erailketa matxistak gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte 32, 39 eta 67 urteko emakumeak.

 

33 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.163 izan dira.