Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordearekin eta Nafarroako plantako zuzendaritzarekin lan egiteko asmoa agertzen du planta horren eta bere hornitzaileen interesak zaintzeko
Ganberak bere babesa eta elkartasuna adierazten die emakume iraniarrei eta Irango gizarte osoari, giza eskubideak gizonezkoen eta emakumezkoen banakako askatasunak errespetatuko dituen gizarte demokratiko baten alde egiten ari diren borrokagatik
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordearekin eta Nafarroako plantako zuzendaritzarekin lan egiteko asmoa agertzen baitu planta horren eta bere hornitzaileen interesak zaintzeko. Navarra Sumak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordearekin eta Nafarroako plantako zuzendaritzarekin lan egiteko asmoa agertzen du planta horren eta bere hornitzaileen interesak zaintzeko.
2.- Horrez gain, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du beharrezkoak diren bideak ezar ditzan Nafarroako VWeko enpresa batzordearekin eta zuzendaritzarekin egin beharreko lana gauzatzeko.
3.- Nafarroako Parlamentuak hura osatzen duten indar politiko guztiak premiatzen ditu ez dezaten baliatu Nafarroako Volkswagenen egungo egoera alderdikeriaz prozesuak irauten duen bitartean, ulertzen baitu horrek ez diola erantzuten ez langileen, ez plantaren, ez hornitzaileen interesei”.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten baitie emakume iraniarrei eta Irango gizarte osoari, giza eskubideak gizonezkoen eta emakumezkoen banakako askatasunak errespetatuko dituen gizarte demokratiko baten alde egiten ari diren borrokagatik. Navarra Sumak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten die emakume iraniarrei eta Irango gizarte osoari, giza eskubideak gizonezkoen eta emakumezkoen banakako askatasunak errespetatuko dituen gizarte demokratiko baten alde egiten ari diren borrokagatik”.