Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Ekainak 13

Nafarroako Parlamentuak Zeinu Hizkuntzaren Egun Nazionalarekin bat eginen du astearte honetan

ASORNAko kideek Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioaren manifestua irakurriko dute Legebiltzarreko atalondoan

Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko (ASORNA) kideek Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioaren manifestua irakurriko dute astearte honetan, ekainaren 14an, Parlamentuan.

 

Ekitaldia 12:00etan izango da Legebiltzarraren atalondoan, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Sofia de Esteban ASORNAko presidenteak parte hartuko dute.