Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Martxoak 7

Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legea aldatzeko proposamena aintzat hartzea onetsi da

Zenbait neurri proposatzen dira Foru Legeak kaltetutako langile publikoen lan baldintzak eta lanpostuak ziurtatzeko bidean

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen eta I-Eren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin. Kasu honetan, zenbait neurri proposatzen dira Foru Legeak kaltetutako langile publikoen lan baldintzak eta lanpostuak ziurtatzeko bidean.

 

Urtarrilaren 31n, Toki Administrazioaren azken erreforma onetsi zen bilkuran, lauko Gobernuak Orain Bai-ko lau parlamentariekin adostutako akordioak jasotzen ditu Lege Proposamenak.

 

Eskualde Batzorde Teknikoetan Langileen Azpibatzar bat sortzean zehazten da, Toki Entitateen ordezkaritza batek eta batzorde teknikoa osatzen duten sindikatuen ordezkaritzak osatua. “Langile publikoen lan baldintzak kaltetu ditzaketen aspektu guztiak” landuko dituzte. Helburu horrekin,eta hala balitz, “Batzorde teknikoaren txostenaren eranskin gisa, txosten bat igorriko diote Nafarroako Gobernuari”.

 

Testuinguru horretan, Toki Entitateei galaraziko zaie kontratuak deuseztatzea arrazoi “ekonomiko edo teknikoak direla eta, edo antolakuntza eta ekoizpenari buruzko arrazoiengatik”. Zerbitzu publikoen berrantolaketak “kalitatea hobea izan dadin eta prestazioen eraginkortasuna hobetzeko” balio behar duela azpimarratzen da, “inolaz ere enplegua suntsitzeko”.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerrak sustatutako Lege proposamena aurrera ateratzekotan, indarrean sartuko litzateke Nafarroako Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.

 

Pasa den urtarrilaren 31n Nafarroako Parlamentuko osoko Bilkurak Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legea onetsi zuen babes berdinekin, eta Nafarroako lurraldea berrantolatzeko asmoa zuen, egungo mankomunitate sektorialak, administrazio zerbitzuen batasunak eta udalez gaindiko beste entitate batzuk integratuko lituzketen 12 eskualderen sorreratik abiatuta.

 

https://www.parlamentodenavarra.es/eu/komunikazio/nafarroako-toki-administrazioaren-erreformarako-foru-legea-onetsi-da

 

 

www.parlamentodenavarra.es

• Foru Lege proposamena (19. NPAO, 2019-02-12koa)