Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 28

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez aintzatetsi egiten baitu emakume feminista eta antimilitaristek gizarte bidezkoago bat, bakean bizi dena, lortzeko egindako lana

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko maiatzaren 28an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten baitu emakume feminista eta antimilitaristek gizarte bidezkoago bat, bakean bizi dena, lortzeko egindako lana. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta aurkako botoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak, Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean:

 

- Aintzatetsi egiten du emakume feminista eta antimilitaristek gizarte bidezkoago bat, bakean bizi dena, lortzeko egindako lana, eta orain dela hainbat urtetik hona egiten ari diren proposamenak bere egiteko konpromisoa hartzen du.

 

- Konpromisoa hartzen du eta dei egiten die Nafarroako erakunde guztiei emakumeen parte-hartze aktiboa eta protagonista berma dezaten gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko prozesuetan, bai eta geroko memoria-prozesuetan nahiz elkarbizitza, egia, erreparazioa eta justizia eraikitzeko prozesuetan ere.

 

- Onartzen du gerrak eta gatazkak ezin zurituzkoak direla eta neurri handi batean gerren eta gatazken ondorio dela milioika pertsona behartuta egotea beren etxeak eta bizilekuak uztera egoera kritiko eta arriskuz beteriko batean. Ondorioz, Parlamentu honek dei egiten die Nafarroako erakundeei, enpresei eta gizarteari beren esku dauden neurriak har ditzaten gerrekiko eta gatazkekiko lankidetza, aktiboa nahiz pasiboa, ekiditeko.

 

- Nafarroako Gobernua premiatzen du beharrezkoak diren baliabideak susta eta ziurta ditzan hezkidetzaren eta bakerako hezkuntzaren zeharkakotasuna lortzeko prestakuntza formal nahiz informaleko esparruetan”.