Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Azaroak 9
Parlamentuak elkarretaratzea egin du Cádizen jazotako erailketa matxista gaitzesteko
Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian
Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, igandean Cádizen jazotako erailketa matxista gaitzesteko.
Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute 37 urteko biktima.
37 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2021 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.118. biktima da honakoa.