Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urtarrilak 20
Parlamentuak elkarretaratzea eta minutu bateko isilunea egin ditu azken erailketa matxista gaitzesteko
Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Nafarroako Parlamentuak bere gaitzespena adierazi du berriro Parlamentuko egoitzaren atarian minutu bateko isilunea eginda
Talde parlamentario guztietako ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur Legebiltzarraren egoitzaren atarian atzo Terrassan (Bartzelona) jazotako erailketa matxista gaitzesteko.
2016ko irailaren 17ko Osoko Bilkuran onetsitako ebazpenari jarraituz, parlamentariek minutu bateko isilunearekin oroitu dute eraildako emakumea.