Parlamentuak Pirinioetako Plan Estrategikoarekiko konpromisoa berresten du eta Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren 2018ko azaroaren 8ko txostenean jaso ziren baina oraindik bete ez diren gomendioak lantzeko konpromisoa hartzen du
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko urriaren 17an
1.- Nafarroako Parlamentuak Pirinioetako Plan Estrategikoarekiko konpromisoa berresten du eta Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren 2018ko azaroaren 8ko txostenean jaso ziren baina oraindik bete ez diren gomendioak lantzeko konpromisoa hartzen du.
2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Pirinioetako Plan Estrategikoa bultzatzen eta garatzen jarrai dezan eta Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostenean jaso baina oraindik bete ez diren gomendioak bete daitezen lan egin dezan.
3.- “Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Nafarroako Kontuen Ganberaren gomendioa –Pirinioetako Plan Estrategikoaren antzeko ereduak ezartzea Nafarroako beste eremu despopulatu batzuetan, despopulazioaren aurka borrokatzeko–, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du gomendio hori abian jartzea azter dezan.
EH Bildu TPak aurkeztu du.
UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.