Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Urtarrilak 13
Parlamentuko lehendakaria Kriminologiaren Euskal Institutuaren ordezkaritza batekin bilduko da datorren astelehenean
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuaren ordezkaritza batekin bilduko da datorren astelehenean, urtarrilak 16. Laura Pego, Paco Etxeberria eta Jeannette Ruiz Goikoetxeak Nafarroan 1979tik gaur arte izandako torturari eta beste tratu txar batzuei buruzko ikerketa aurkeztuko diote lehendakariari.
Bilkura 13:00ean izango da, Lehendakaritza bulegoan.