Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Ekainak 27

Parlamentuko lehendakariak harrera egin dio Argentinako nafarren biltokien ordezkaritza bati

Nafarroako Parlamentuko lehendakari,  Unai Hualdek,  harrera egin dio gaur legebiltzarraren egoitzan Argentinako (Bolivar, Mendoza, Buenos Aires eta Rosario) nafarren biltokien ordezkaritza bati, Foru-erkidegoaren errealitatea ezagutzeko eta biltoki horietako bazkideek jatorrizko herriarekin duten lotura sendotzeko xedea duen bisitaren esparruan.

 

Unai Hualdek osoko bilkuren aretoan agurtu ditu Argentinako nafarren biltokien ordezkariak eta legebiltzarraren eginkizunari buruzko azalpenak eman dizkie, bereziki ordezkaritza-eginkizunari dagozkionak.