Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Azaroak 5

Parlamentuko Lehendakariak Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide Parlamentarioaren Ikasgelari harrera egin dio haren 20. urteurrenaren kariaz

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek harrera egin dio gaur bere bulego ofizialean Zuzenbide Parlamentarioaren Ikasgelaren ordezkaritza bati, zeinaren buru Asunción de la Iglesia aritu baita, Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle titular eta programa honen zuzendaria. Programak xedetzat du "bizitza parlamentarioaren ezagutza praktikoa sustatzea ikasleen artean".

 

Topaketa horretan, Asunción de la Iglesia andreak lehendakariari bere poza adierazi dio, Zuzenbide Parlamentarioaren Ikasgelaren 20. urteurrenari buruzkoa. Ikasgela horren jarduerei jarraipena ematen zaie Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artean sinaturiko 2021eko Hitzarmenaren bitartez, eta urteurrena ospatzeko, atzo eta gaur eginiko XXI. saioa eskaini nahi izan dute Ikasgelak bere sorreratik izan duen aztergaia berariaz jorratzera.

 

"Maila altuko hizlari-talde bat bildu dugu, Parlamentua den erakundearen funtzionamendua ikuskatzeko; eta, ukaezina bada ere badaukala hobekizunik, ondorioztatu da parlamentuen eskutik baizik ezin dela bideratu demokrazia, haiek dira-eta ordezkaritzaren eta pluraltasunaren zentroa", egiaztatu du De la Iglesiak.

 

Bileran izan dira, Silvia Doménech Legelari Nagusiaz eta Zuzenbide Parlamentarioaren Ikasgelako zuzendariaz gain, honako jaun-andre hauek: Ignacio Astarloa (Karlos III.a Unibertsitatea eta ICADE), María Salvador (UNED), Rafael Rubio, Piedad García Escudero (Complutense Unibertsitatea), José Tudela (Giménez Abad Fundazioa) eta Josep Maria Castellà (Bartzelonako Unibertsitatea).