Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Azaroak 12

Parlamentuko lehendakariak Parlamenta Sarearen Administratzaileen IX. Batzarra inauguratuko du asteazkenean

Parlamentu autonomikoetako agiritegi, liburutegi eta dokumentazio zerbitzuek elkarlanean aritzeko eta informazioa trukatzeko erabiltzen dute sare hori, Copreparen barnean

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek emanen dio hasiera Parlamenta Sarearen Administratzaileen IX. Batzarrari, asteazkenean, hilak 13. Parlamentu autonomikoetako agiritegi, liburutegi eta dokumentazio zerbitzuek sare hori erabiltzen dute elkarlanean aritzeko eta informazioa elkarri helarazteko, Parlamentuetako Lehendakarien Konferentziaren (Coprepa) baitan.

 

Konferentziaren hasierako ekitaldia asteazkenean izanen da, 10:00etatik aurrera, erabilera anitzeko aretoan.