Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Abenduak 13
Remonte Euskal Jai Berri fundazioak Adanori dohaintza bat emateko ekitaldia ospatuko da asteazken honetan Nafarroako Parlamentuan
Remonte Euskal Jai Berri fundazioak Adano Nafarroako Haur Minbizidunen Elkarteari dohaintza bat emateko ekitaldia ospatuko da Nafarroako Parlamentuan asteazken honetan, urtarrilaren 14an.
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria izanen da ekitaldiari hasiera emanen diona (11:00etan atalondoan). Jarraian Alfredo Arruiz eta Jaime Aguirre, Remonte Euskal Jai Berri Fundazioko lehendakari eta zuzendari kudeatzaileak, hurrenez hurren, hartuko dute hitza. Ondoren, elkarte emaileen ordezkari batek hitz eginen du, eta Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kiroleko kontseilariak amaiera emanen dio ekitaldiari.