Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Martxoak 11

Unai Hualde Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna oroitzeko Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldian izan da

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian, eta minutu bateko isilunea eta lore eskaintzaren ondoren adierazpen instituzionala irakurri dute

Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, Nafarroako Gobernuak antolatu duen ekitaldian parte hartu du Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek.

 

Baluarte plazan egin da ospakizuna (terrorismoaren biktimentzako momumentuaren ondoan) eta PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeetako ordezkariak, Gobernuko kideak, Vicente Pigueiras Nafarroako AVT elkartearen ordezkaria eta Komunitateko agintari nagusiak izan dira bertan.

 

Ekitaldia terrorismoaren biktima guztien omenezko minutu bateko isilunearekin hasi da, eta ondoren María Chivitek eta Ana Ollok (euskaraz) Nafarroako Gobernuak onetsitako Adierazpen Instituzionala irakurri dute.

 

Nafarroako Gobernuak Terrorismoaren Biktimen Nafarroako Egunaren karietara onetsitako Adierazpen Instituzionalak hala dio:

 

“1. Adierazi indarkeria terrorista, bidegabea eta ez-legitimoa izatez gainera, giza eskubideen bortxaketa maximoa suposatzen duela, demokraziarekiko eta elkarbizitzarekiko mehatxu larria eratuz.

 

2. Mantendu ETAko, 11M-ko eta beste erakunde terrorista batzuetako terrorismoaren biktimekiko babesa eta solidaritatea, haiekin, eta ordezkatzen dituzten elkarteekin eta entitateekin lan eginez egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzea bermatzeko bere eskubideak gauzatu daitezen.

 

3. Errefusatu terrorismoaren biktimen eta bere familien duintasuna eta memoria urratzen dituen edozein ekintza.

 

4. Dokumentatu eta babestu terrorismoaren biktimen lekukotasunak, bizipenak eta gogoetak, horrela ahanztura saihestuz eta haiekiko enpatia eta hurbiltasuna bultzatuz.

 

5. Bultzatu giza baliabideekiko, indarkeriaren deslegitimazioarekiko, biktimen aldeko enpatiarekiko eta elkarbizitzarako ahalduntzearekiko errespetu kultura bat bultzatzera zuzendutako heziketa programa berriak.”

 

Amaitzeko, terrorismoaren biktimentzako monumentuaren aurrean lore-eskaintza egin dute, zeinetan Unai Hualde, María Chivite eta gainerako kargu publiko eta agintarien ondotik, hala nahi izan duten pertsona guztiek parte hartu baitute.

 

Ekitaldira bertaratutakoen artean, Mahaiko kide diren Inma Jurío lehen lehendakariordea eta Maiorga Ramírez bigarren idazkariaz gain, egon dira: Ramón Alzórriz (PSN), Uxue Barkos (Geroa Bai), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).