Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak uste baitu Rajoy lehendakaria eta PPren Gobernua kargutik berehala kendu beharra dagoela
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko maiatzaren 28an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak uste baitu Rajoy lehendakaria eta PPren Gobernua kargutik berehala kendu beharra dagoela.
Adierazpen instituzionalaren alde bozkatu dute Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak. Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak aurka bozkatu dute, eta EH Bildu Nafarroak lehenengo, hirugarren eta laugarren puntuen alde bozkatu du, eta abstenitu egin da bigarrenean.
Adierazpenak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak uste du Rajoy lehendakariak eta PPren Gobernuak ezin dutela jarraitu eta ezinbestekoa dela kargutik kentzea.
2. Nafarroako Parlamentuak dio Diputatuen Kongresuan urgentziarik handienarekin lortu behar direla PPren Gobernua amaitzea ahalbidetuko duten akordioak.
3. Nafarroako Parlamentuak dio Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren aurka dagoela eta aurrekontu horiek goitik behera aldatu behar direla PPren Gobernuari amaiera ematen zaionean.
4. Nafarroako Parlamentuak dio indargabetu egin behar direla politika eta lege austerizidak (lan-erreforma, aurrekontu egonkortasunari buruzko lege organikoa, Espainiako Konstituzioaren 135. artikulua...) PPren Gobernuari amaiera ematen zaionean.