Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Irailak 13

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasturte-hasierako ekitaldian egon da

NUPeko errektoreak Osasun Hiriaren sorrera azpimarratu du, “azken urteetan Nafarroan inpaktu ekonomiko eta sozial handienetakoa edukiko duen apustua”.

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, NUPen egon da, 2019-2020 ikasturtearen hasiera-ekitaldian. Ekitaldian, zeina Fernando Remacha ikasgelan, Sarioko eraikinean, egin baita, Unibertsitateko errektore Ramón Gonzalo eta Nafarroako Gobernuko lehendakari María Chivite izan dira buru; azken horrek unibertsitatearen papera azpimarratu du “talentua ekoizteko zentru gisa, ikerketa eragile eta ezagutza eta ideien zabalpenean” duen eraginean.

 

Hasierako ikasgaia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidean katedraduna den José Luis Goñi Seinek eman du, Inteligentzia artifizialaren aurrean oinarrizko eskubideak defendatuz izenburupeko hitzaldiarekin.

 

NUPeko errektoreak, Ramón Gonzalok, Osasun Hiriaren sorrera azpimarratu du, “azken urteetan Nafarroan inpaktu ekonomiko eta sozial handienetakoa edukiko duen apustua”.

 

Errektoreaz eta Nafarroako Parlamentuko lehendakariaz gainera, legebiltzarreko talde eta elkarteetako foru parlamentariak ere bertan egon dira.