Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Ekainak 17

Onetsi egin da 2.794.504 euroko kreditu-gehigarri bat emateko Foru Legea

Nafarroari esleitutako REACT UE funtsei lotutako EGEF-FEDER programa operatiboen berrantolaketa osatzen duten proiektuak gauzatzeko

Parlamentuaren Osoko Bilkurak onetsi du gaur, PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Suma eta EH Bilduren abstentzioekin, 2.794.504 euroko kreditu-gehigarria emateko Foru Legea, 2021eko ekitaldian Nafarroako 2014-2020 aldirako EGEF-FEDER programa operatiboari esleitutako REACT UE baliabideak eta 2021erako REACT funtsen aholkularitza teknikoa gauzatzeko.

 

Kreditu-gehigarria 2021eko diru-sarreren aurrekontuko gastu orokorretako diruzaintza-gerakina aurrekontu-partidan erabilgarri dagoen saldoaren kargura finantzatuko da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren 2. puntuan ezarritakoari jarraikiz.

 

Zioen azalpenean adierazten denez, Nafarroari esleitutako REACT UE funtsek berekin ekarri dute 2014-20 aldirako EGEF-FEDER eta EGFko programa operatiboak berriz programatzea.

 

Hori dela-eta, birprogramatze hori osatzen duten proiektuak betetzen hasteko xedez (EGEF-FEDER programaren jarraipen batzordeak maiatzaren 10ean egindako bilkuran onetsi zen), beharrezkoa da kreditu-gehigarri bat, aholkularitza teknikorako behar diren baliabide gehigarriei erantzuteko ere balioko duena, bai “langileen” bai “gastu arruntaren eta inbertsioen” arloetan ere.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautu behar dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Beraz, 2021eko Aurrekontuan esleitutako kreditu nahikorik ez dagoenez, bidezkoa da legea onestea, kasu honetan irakurketa bakarrean.