Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Irailak 13
Parlamentuak asteazkenean ‘Zer gertatzen da Rwandan? Galdetu bizikletei’ erakusketa inauguratuko du
Nafarroako Medicus Mundiren 50. urteurrena dela-eta
Nafarroako Parlamentuak asteazkenean, hilak 14, (Atalondoa, 10:00) Zer gertatzen da Rwandan? Galdetu bizikletei erakusketa inauguratuko du. Nafarroako Medicus Mundik sustatu du, bere 50. urteurrena dela-eta.
Erakusketari hasiera emanen diote Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eta erakusketako komisario Natalia Hercek.
Erakusketan tamaina handiko (98x68 cm) 21 argazki eta 8 panel daude, Afrikako herrialde horren errealitate soziopolitikoa ezagutarazteko, hain zuzen ere bizikleta -bertako bizitzan funtsezkoa dena- erreferentziako elementu gisa hartuz.