Parlamentuko lehendakariak ostiral honetan, azaroak 4, jasoko du 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua
Mahaiaren eta Eledunen Batzarra bildu eginen dira ondoren, testua, zeinak 5.238,7 milioi euroko gastua jasotzen baitu, izapidetzeko prozedura eta egutegia ezartzeko
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek ostiral honetan jasoko du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Elma Saizen eskutik 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua.
Nafarroako Gobernuak taxututako proposamenak 5.238,7 milioi euroko gastua aurreikusten du heldu den ekitaldirako; hau da, aurreko ekitaldian baino 471 milioi gehiago (+ % 9,8). Horietatik 249 Europako funtsetatik heldu dira.
2023rako aurrekontu orokorren proiektua jaso ondoren –10:30etan, erakunde-aretoan–, Mahaia eta Eledunen Batzarra 11:00ean bilduko dira, testua izapidetzeko prozedura eta egutegia adosteko