Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 3
Nafarroako Medicus Mundiren 50. urteurrena dela eta Parlamentuak ekitaldi instituzional bat egingo du ostiral honetan
Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat egingo du ostiral honetan, azaroaren 4an, Nafarroako Medicus Mundiren 50. urteurrena dela eta.
Ekitaldia 12:00etan izango da Legebiltzarraren atalondoan, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Dori Iriarte Medicus Mundiko lehendakariak hartuko dute hitza. Era berean, 50 Años defendiendo la salud: Raíz y fruto del desarrollo. 1972-2022 argitalpeneko ondorioen aurkezpena eginen dute Natalia Herce eta Diego de Pazek.