Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Abenduak 9

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko ekitaldi instituzionala eginen du Nafarroako Parlamentuak larunbat honetan

Nafarroako Parlamentuak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko ekitaldi instituzional bat ospatuko du larunbat honetan, abenduak 10, eta gizarte eragile eta erakunde desberdinetako ordezkariek parte hartuko dute.

 

Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria izanen da ekitaldiari hasiera emanen diona (09:03etan Osoko bilkuren aretoan). Jarraian, Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordeko (CEAR) eta Nafarroako giza eta gizarte eskubideen sustapenarekin eta defentsarekin lotutako beste elkarte batzuetako ordezkariek hartuko dute hitza, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko egin den manifestua euskaraz eta gazteleraz irakurriz.

 

Ondoren, eta gizarte eragile eta erakunde desberdinetako ordezkariek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 30 artikuluak irakurriko dituzte.