Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Irailak 19

Genero indarkeriagatiko azken sei hilketak gaitzesteko elkarretaratzea egingo du asteazken honetan Legebiltzarrak

Irailaren 11n hartutako erabakiarekin bat eginez, ‘Stop erasotzaileei’ lelopean eginen da, eta "ezin izango da beste ikur edo lelorik erakutsi"

2015eko irailetik egin ohi den bezala, Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egingo du asteazken honetan, 12:00etan, Ganberaren egoitzaren atarian, genero-indarkeriagatiko azken sei hilketak gaitzesteko.

 

Berritasuna Mahaiak eta Eledunen Batzarrak hilaren 11n egindako bilkuran hartutako erabakiaren ondotik dator. Erabaki horren arabera, elkarretaratzeak "STOP ERASOTZAILEAK" goiburuarekin egingo dira, eta baztertu egiten du bestelako edozein erakusteko aukera.