Noiz argitaratua Astelehena, 2026.eko Maiatzak 18

2026ko maiatzaren 18ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko MAIATZAren 18a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 18–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren desadostasun irizpidea, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aldatzen duen foru-lege proposamenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute adostasun irizpidea, logelen errentamendua arautzen duen foru-lege proposamenari buruzkoa. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek aurkeztu dute.

- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legea aldatzekoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du. Irakurketa bakarra.

- Nafarroako Foru Komunitatean eskola publiko, inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoa izateko hezkuntza-ratioak bermatzekoa. Maite Elizagaray Urdiain andreak aurkeztu du. Herritarren legegintza-ekimena. Jaso izanaren berri eman da, eta ekimenaren onargarritasunari buruzko txosten juridikoa eskatu da.

 

INTERPELAZIOAK

- Hondakinen kudeaketaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Zerga-politikari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

MOZIOAK

- Eskaria, mozio baten betetze-mailari buruzko kontuak eman daitezen. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, mozio baten betetze-mailari buruzko kontuak eman daitezen. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, honako mozio hau Osoko Bilkuran izapidetu beharrean Osasun Batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen dira gabapentinoideak despreskribatzeko estrategia integral bat ezar dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, honako mozio hau Osoko Bilkuran izapidetu beharrean Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da energia elektrikoa sortzeko autokontsumo kolektiboa gauzatzeko izapidetzearen gaineko neurriak har ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aparteko laguntza zuzenen lerro bat gaitu dezan, gutxienez ere 10 milioi euroko zuzkidura izanen duena, energiaren eta nekazaritza-intsumoen (nekazaritzako gasolioa eta ongarriak) kostuaren igoera konpentsatzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilari Fernando Domínguez Cunchillosen kudeaketa gaitzesten du, osasun-sistema publikoaren behar bezalako funtzionamendua bermatzeko eta egungo osasun-krisiari erantzun bat emateko duen ezgaitasuna dela-eta. Nafarroako Alderdi Popularrak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasun Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da proba diagnostikoen itxaron-zerrendak argitaratzeko legezko betebeharra konpli dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasun Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Sexu-jazarpena eta/edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta esku hartzeko Protokoloa alda dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasun Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2026ko abenduaren 31 baino lehen lizita ditzan Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan aberaste bidegabeko egoeran dauden kontratuak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Batzordea.

 

AGERRALDIAK

- Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkari tekniko nagusi ohiarena, azal dezan zer dela-eta eman zuen dimisioa eta zer zekien Sendaviva natura-parkea 2022ko sutearen ondoren berritzeko obren adjudikazioei buruz. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ez da onartu. Kargua utzi duen pertsona bat denez, jada ez dio konturik eman behar Nafarroako Parlamentuari.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Berriztu Hezkuntza-elkarteak Garapen proiektuan bidaiderik gabeko 8 adingabe migratzaile artatzeko zerbitzu-kontratuko irregulartasun larriak direla-eta, Eskubide Sozialetako Kontu-hartzailetza Eskuordetuak fiskalizaziorik egin ez izanari buruzko txostenaren berri eman dezan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Eledunen Batzarrak ez du onartu.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Sendaviva kasua dela-eta aurkeztutako kereila izapidetzeko onartua izan dela-eta bere gain erantzukizunik onartuko ote duen azaldu dezan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Eledunen Batzarrak ez du onartu.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, informazioa eta azalpenak eman ditzan Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta, zehazki, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari atxikitako langile teknikoen, arduradunen eta kargudunen egoerari buruz, eta administrazio-egitura horretan oraintsu gertatu diren kargu-uzteak nahiz aldaketak eragin dituzten antolamendu-, funtzio- eta kudeaketa-inguruabarrei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK

- Adolescencia Libre de Móviles elkartearen ordezkariekin, “Smartphones en secundaria: peligros de ciberbullying y su gestión en los centros educativos” lanari buruz informa dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Nafarroan biogas-makroplantak ezartzearen aurkako plataformen koordinadoraren ordezkariekin eta Sustrai Erakuntza Fundazioaren ordezkariekin, Nafarroako biogas-ereduari buruz egiten dituzten proposamenak azaldu ditzaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Iruñeko Udalaren ordezkariekin, AUKERA ordenantzari buruz informa dezaten. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen idazkia, zeinaren bidez eskatzen baita bisita hori noiz eta herriko gazte-auzolandegietako bat egiten den egunen batean jar dadila (uztailaren 20, 21 edo 22an).

- Garaziko bulegora. Geroa Bai, Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

BATZORDE PARLAMENTARIOAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK

- Nafarroako Gobernuak eginiko obra publikoen lizitazio eta esleipenei buruzko ikerketa-batzordeak 2026ko maiatzaren12ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez, ekainaren 3ko 14:00etan bukatuko den epea ematen baitzaie talde parlamentarioei ondorioen proposamenak aurkez ditzaten.

Ekainaren 10ean, 10:00etan, eztabaidatuko da Batzordean. Eledunek ordezkaritza handienetik txikienera hartuko dute hitza, 15 minutuko txandatan eta 5 minutuko ihardespen-txandarekin. Ondoren bozkatu eginen da.

Boto partikularrak aurkezteko epea ekainaren 12ko 11:59ean amaituko da. Ondorioak, seguruenik ere, ekainaren 18an eztabaidatu eta bozkatuko dira Osoko Bilkuran.

 

AHOZKO GALDERAK

- Jakiteko ea nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreari laguntza zuzenik emanen zaion krisi energetikotik heldu diren gainkostuak arintzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zer eginen duen egun alokairu-araubidekoak diren Testa Residencial-en etxebizitzak salduko omen direla-eta. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.

- Unibertsitate-bekak lortzeko errenta-atalaseak igotzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoaren euskarazko eskaintza akademikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihana Gallo San Román andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria.

- Administrazio-araubidean aldi baterako kontratatutako pertsonen egoerari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du. Maiatzaren 21eko Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

- Hondakinen kudeaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

- Belateko tunelak bikoizteko kontratuaren esleipeneko kontu-hartzaile nagusiaren txostenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- Sendaviva kasua dela-eta aurkeztutako kereilaren aurreko erantzukizunari buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Maiatzaren 21eko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- Terrorismoaren biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko foru-legearen aurreproiektuari egindako ekarpenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.

- Nafarbide enpresa publikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.

- Europako Next Generation funtsekin kudeatutako turismo-planen kontrol- eta gardentasun-ezari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- Funtzio publikoaren estatutu berriaren negoziazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

- Hiruko Ituna izenekoa sinatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Maiatzaren 21eko Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK

- Eskaria, Nafarroan gaur egun paratu, merkaturatu edo erabiltzen diren materialek amiantorik ez dutela egiaztatzeko kontrol-mekanismoei buruzko galderari emandako erantzunaren koherentzia egiazta dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Hondius gurutzaontzian izandako hantavirus-agerraldiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- 11-26/PEI-00018 zenbakiko espedienteari emandako erantzunari atxikitako dokumentuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Lan-mutualitatearentzako ekarpenei dagozkien berandutze-interesak ordaintzeari buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Osasun publikoari buruzko protokoloari eta MV Hondius gurutzaontzian izandako agerraldiaren ondoriozko balizko kutsatzeak arakatzeko jarduketei buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Hondius gurutzaontzian zihoazen nafarren gaineko zenbait auziri buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen etorkizuneko erabilerengatiko aurrerakinak sortutako interesak direla-eta 28,268 milioi euro ordaintzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Sesmako eta Arroizko biometano-planen egungo administrazio-egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du

- Testa Residencial-ek alokairura bideratuta dauden etxebizitzak saltzeko asmoari buruzkoa, jatorrian babes publikoarekin bultzatutako etxebizitza babestuak izan baitziren. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoak Donejakue Bidean egiten duen zaintza indartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Jurramendi 76ri buruzko Memoriaren Tokiko paneleko testuak aldatzeko eskariari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Zerbitzuak C eta D mailetako lanbide-karrerak direla-eta aitortutako zorra ordaintzeko aurreikusten duen egutegiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Tuterako lohien planta zentralizatuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Erriberriko paradorearen sarrerako panelari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Zerga bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Nafarbide enpresa publikoaren zuzendari kudeatzailearen ordainsariei buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Ingurumen Zuzendaritza Nagusian izandako kargu-uzte eta dimisioei buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia izangaien behin betiko zerrendatik kanpo uzteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren 2025-2027ko aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2025eko deialdien ebaluaziorako txostenak.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2026ko apirilean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK

- Senatuaren erabakia, 2026ko maiatzaren 12koa, zeinaren bidez 2026ko irailaren 30eko 18:00ak arte luzatzen baita Konstituzio Auzitegiko lau magistratu-postu huts betetze aldera autonomia-erkidegoetako batzar legegileek hautagaitzak aurkezteko epea. Lehengo epea 2026ko irailaren 11n amaitzen zen.

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du. Ez da bidezkoa.

- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Eskaera, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa.

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion bere erantzunean erants ditzan Sadarreko segurtasuna Foruzaingoak bere gain hartzeko aukerari buruz dituen txosten, azterlan edo dokumentazio analitiko material guztiak. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak onetsi du Alzheimerraren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Horretarako, ekitaldi bat eginen da irailaren 21ean, 12:30ean, Atalondoan.

- Mahaiak onetsi du Errefuxiatuen Mundu Egunaren ospakizuna dela-eta Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearen urteko txostenaren aurkezpena Nafarroako Parlamentuan egitea. Ekainaren 17an izanen da, 11:00etan, erabilera anitzeko aretoan.