Noiz argitaratua Asteartea, 2026.eko Maiatzak 19

Nafarroako Gobernua premiatzen da kirolari buruzko foru-lege proiektu bat taxutu dezan

Kultura, Kirol eta Turismo Batzordeak onetsi du. 2026ko maiatzaren 19an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da kirolari buruzko foru-lege proiektu bat taxutzeko lanak has ditzan, parlamentu honetara onesteko ekartzeko modukoa, legegintzaldi hau amaitu aitzin. Hori aurrera eramateko eskatzen da lege-proiektua taxutzeaz arduratuko den lantaldea eratzea; lege-proiektua taxutzeko beharrezkoak diren ekintzen kronograma prestatzea eta Kirolaren Nafarroako Kontseiluaren deialdi berezi bat egitea, baldin eta hori beharrezkoa balitz, lan horiek onesteko eta haren lankidetza eskatzeko.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

UPN, PSN, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.