Berriak

RSS-2.0

Erakundeak salatu du Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Foru Legeak ez duela araudirik, ez dela hura betetzen ote den gainbegiratzen eta aurrekontu-esleipen urria duela

[2022/06/22]

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian

[2022/06/22]

Ekainaren 30era arte egonen da zabalik Nafarroako komunismoaren historiari buruzko atzera begirakoa,  PCE-EPKren eskariz antolatua haren mendeurrenean

[2022/06/22]

Ganberak argudiatu du zerbitzu berezietako egoeran dauden klase pasiboen irakasle funtzionarioak diskriminatu egiten direla erretiroari dagokionez

 

[2022/06/22]

BAME prestakuntzako langileen soldata eta lan baldintzak hobetze aldera, ordezkaritza sindikalarekin negoziazio prozesu bat abiaraz dadin eskatu du Ganberak

[2022/06/21]

Eztabaidatutako 56 proposamenetatik 21 jaso dira, gehienak Bildurenak, eta bat Navarra Sumarena,  “0-3 urteko hezkuntza ziklo osoaren doakotasuna bermatzea” xede duena

[2022/06/21]

Nafarroako Parlamentuak datorren asteazkenean, ekainak 22, inauguratuko du Hombres y mujeres de puño en alto. 100 años de comunismo en Navarra erakusketa, Nafarroako PCE-EPKk bere mendeurrenaren kariaz antolatua. Nafar komunismoaren historiaren gaineko atzerabegirada bat da.

 

Erakusketaren abiatzea Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariaren eskutik eginen da, 12:00etan, atalondoan. Ekitaldian halaber parte hartuko du Nafarroako PCEko idazkari politikoa Isabel Burbanok.

 

 

[2022/06/21]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Mercedes Ferro, José Ángel Andrés, Javier Onieva eta Juana García Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatuko kide izendatu berriei harrera eginen die astearte honetan, hilak 21.

 

Bilkura 11:00etan izanen da, lehendakaritza bulegoan.

 

[2022/06/20]

Hualdek nabarmendu du Nafarroa “solidarioa” dela, eta balioetsi du Parlamentuko batzorde guztiak bat etortzea giza eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbidearen arloko legeria betetzearen defentsan

[2022/06/20]

Martxoaren 31n Ganberak onartutako eta Gorteetatik pasatzeke dagoen aldaketari hondakinak zabortegietan uztearen gaineko zergaren harmonizazioa gehitzen zaio

[2022/06/20]