Berriak

RSS-2.0

Azken bi legegintzaldietan poliziaren gehiegikerien biktimen justizian eta erreparazioan aurrera egiteko Legebiltzarrak paper aktiboa izan duela azpimarratu du Unai Hualdek

[2022/06/17]

Errefuxiatuen Munduko Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat egingo du astelehen honetan, hilak 20, Nafarroan bizi diren errefuxiatuei aitortza egiteko.

 

Ekitaldia 12:00etan izango da, Parlamentuaren atalondoan, eta bertan parte hartuko dute errefuxiatuekin lan egiten duten erakundeetako ordezkariek, Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariakk eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak.

[2022/06/17]

EH Bilduren interpelazio bati erantzun dio, zeinak faltan botatzen duen lege berri eta aurreratu bat garatzeko aurreko legegintzaldiko anbizioa, 2020tik geldirik ikusten duena

[2022/06/16]

Nortasun propioa ematea eta ongizateari eta gizarte kohesioari dagokionez zerbitzuak sustatzea eskatzen duen Geroa Bairen interpelazio bati erantzun dio

[2022/06/16]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Julieta Bandiraliri harrera eginen dio ostiral honetan, hilak 17. Frankismoko krimenen aurkako Argentinako Kereilaren aldeko Argentinako Plataformaren sortzaile eta partaide nagusietako bat da Bandirali.

 

Bilkura 09:30etan izanen da, lehendakaritza bulegoan.

[2022/06/16]

Europar Batasunaren doktrinari heltzen zaio tasa bat ezartzeko garraio ibilgailu astunei, edukiera handiko bideen kontserbazio eta kudeaketa kostuak berreskuratu eta berrinbertitze aldera

[2022/06/15]

Unai Hualdek ekimen honekin elkarlanean aritzeko deia egin du gure historia zabaltzeko

[2022/06/15]

Kalte fisiko, psikologiko eta materialengatiko prestazio zehatzak ezartzen dira, Terrorismoaren Biktimei laguntzeko Foru Legera jotzeak sortzen zituen aplikazio-arazoak saihesteko

[2022/06/15]

Errentamendu-prezioei buruzko diagnostiko erreal bat sortu nahi da, esparru bereziki tenkatuetan merkatuak arautzeko neurriak hartzeko

[2022/06/14]

Orreaga Fundazioak Orreagako gatazkaren oroimenez Luzaiden jarritako Populus Baskonia izeneko eskultura multzoaren erreprodukzio bat emango dio asteazken honetan Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariari.

 

Legegileak erosi duen erreprodukzio bat da, Patxi Aldunatek egina, monumentua Luzaiden jartzeko finantzazioan parte hartzeko.

 

Emateko ekitaldia 12:00etan izango da, Lehendakaritzaren bulegoan.

 

[2022/06/14]