Berriak

RSS-2.0

Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako 2021-2030 Nafarroako Itunaren jarraipena egiteko tresna aurkeztuko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariek astearte honetan Parlamentuan (10:00, Erabilera Anitzeko Aretoan). Unai Hualde Legebiltzarreko lehendakariak ere parte hartuko du.

[2023/10/16]

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Alfredo Irujo Nafarroako Kontseiluko lehendakariarekin bilduko da asteazken honetan, urriak 11.

 

Bilkura 13:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

 

[2023/10/10]

Adostasun ezak Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin bat egitea, "Gazatik Israelen aurka egindako eraso terroristak" gaitzestea eta Madrilgo alkateari egindako "erasoa" arbuiatzea eragotzi du

[2023/10/09]

Inguruko entitateek proposatzen dituzten aukerak ezagutzearren, CHEk iragarri baitu presak eraitsiko dituela Ega ibaiaren hango tartea leheneratzeko

[2023/10/06]

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, Pirinioetako Mahaiko kideekin bilkura eginen du ostiral honetan, urriak 6.

 

Bilkura 10:00etan izanen da Julia Álvarez Resano aretoan. 

[2023/10/05]

Gizartearen izaera matxista alde batera utzi gabe, arlo penaletik haratago doazen politikak egiteko benetako apustu eraginkorra eskatu duen EH Bilduren interpelazio bati erantzun dio

[2023/10/05]

Geroa Bairen interpelazio bati erantzun dio, zeinak uste duen premiazkoa dela egungo eredua, "garestia eta eraginkorra ez dena", ordezkatuko duen eredu "esklusibo" baterantz hurbiltzeko aurrerapausoak ematea

[2023/10/05]

Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko ikasle talde bat osoko bilkuraren hasieran izan da, Parlamentuko kronika bat egiteko asmoz, "Ahozko eta Idatzizko Komunikazioa" irakasgaiaren esparruan.

 

Lehen mailako ikasleak atalondoan agurtu ditu Unai Hualde Lehendakariak, eta prentsa-kabinetatik jarraitu dute eztabaida. Jarraian, ibilbide gidatua egin dute Ganberaren egoitzako bulegoetatik.

 

[2023/10/05]

Pobrezia eta desberdinkeria desagerrarazteko Parlamentuak duen konpromisoa azpimarratu du Plataformak eta 2021-2030 Ituneko neurriak zorrotz beteko direla espero du

[2023/10/03]

Udalak laguntza eskatu du kirol instalazioen eraberritze proiektua bukatzeko falta diren obrak egin ahal izateko

[2023/10/03]